Erreplika bat originala zehatz-mehatz erreproduzitzen duen artelan bat da. Erreplikak helburu didaktikoekin erabiltzen dira museoetan, beren hauskortasunagatik, balizko narriaduragatik edo beste arrazoi batzuengatik zuzenean erakutsi ezin diren obrak ordezteko. Erreplikek artea zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen dute, publikoari originalen kopia berdinak hurbilduz, hainbat arrazoirengatik espezialisten zirkulu txiki bati erreserbatuak dauden lanak. Erreplikak egiteko hainbat espezialitatetako adituengana jotzen da, eta teknologia konplexuak erabiltzen dira, hala nola x izpiak, laserra edo informatika.